Baina txirria gaur egun desagertua dago, izan ere ondoan zegoen Tilos frontoia 4 kuadro atzera eraman zuten, bideoan Juan Marik azaltzen digun moduan.
·Baina zer izan zen txirria?
Txirria ez zen frontoi bat. Txirria elizaren atzeko hormez osaturiko lekua zen. Han ibiltzen ziren pilota jokoan oso modu zehatz eta ikusgarrian.
Trinketek edo frontoiek egitura jakin bat izan behar dute bertan txapelketa bat ospatu ahal izateko. Gainera hauek eraiki egiten dira. Txuriz jantzita jokatzen zuten pilotariek, eta esku pilota zen erabiltzen zuten material bakarra. Izan ere, frontoi hau aspaldikoa denez, garai haietan ez ziren jokatzen pala, xistera edo antzerako tresnekin. Pilota oso goxoa zen, eta Garin-en erosten zuten, garai batean bizikleten tailerra zena, baina gaur egun taberna bat dena hain zuzen ere. Oso frontoi bitxia zen Txirria, eta horregatik ez zuen inongo araurik. Hau da, sake eta errestoak nahi zituzten gunetik atera eta erantzuten zituzten. Partiduak banaka edo bikoteka jokatzen zituzten..
Jokalariez gain, ikusleentzat ere oso frontoi dibertigarria zen, beraz bertan biltzen ziren Hernaniar guztiak espektakulua ikusten, bai gazte eta zaharrak, eguzkipean.
Ebaluazio irizpideei jarraituz, blogean ikusi ditudan informazio iturriak oso egokiak dira frontoia ezagutzeko. Edukiak nahiko garatuak daude, informazio asko baitago frontoiaren azalpenaren atal guztietan. IKTei dagokionez nire ustez ondo hornituta dago bloga. Agian azkenengo bideoaren elkarrizketan momentu batzuetan eduki guztia ez da ondo atzematen baina oso landua dago. Erraz ikus daiteke talde osoko lana izan dela. Hizkuntzari dagokionez hizkera erraza eta ia akatsik gabe erabili dute, oso aproposa bloga irakurtzea atsegina izateko.
ResponderEliminarBeraz blog honi 9 ipintzen diot.
Jon Abascal González, EHUko 1. mailako euzkarazko ikaslea.
Blog hau oso ondo dagoela pentsatzen dut. IKT asko erabili dituzte eta zenbait iturritik hartu dutenez informazioa, blog guztian zehar informazio asko ikusi dezakegu. Erabili duten hizkera oso egokia da, ez dutelako akatsik egin eta hiztegi erraza erabiltzen dutelako. Kooperazion egin dutela lana ikusten da.
ResponderEliminarAzken nota:9
Iker Reola Ramirez 1:maila euskarazko taldea
Blogaren egitura txukuna da, informazioa erraz aurki daiteke. Galdera guztien erantzunak daude eta informazio iturriak anitzak dira.
ResponderEliminarHizkuntzari dagokionez, ez daude akats ortografikorik eta horrek ulerkorra eta garbia bilakatzen du.
Baliabideei dagokienez, argazkiak, elkarrizketa, bideoa... erabili dituzte eta talde lana dela argi ikus dezakegu.
Lana eta esfortzua transmititu dit blog honek.
Nire nota: 9
Miren Lizundia 2.taldea Euskera
Bloga oso ona da. Informazio iturriak fidagarriak eta onak dira. Eskatzen diren edukiei erantzuten die. IKT-ei begira lana benetan ona izan da bideoak,argazki,elkarrizketa,musika.
ResponderEliminarBlogaren antolaketa ona da, sekzioki antolatua eta erabilitako argazki eta koloreak oso aproposak eta bateratuak dira. Talde lana izan dela nabaritzen da eta batez ere bloga sortzen duen erakargarritasuna asko gustatu zait. Hizkuntzaren aberastasuna ondo dago.
Kalifikazioa:10
Asier Landart, EHUko 1. mailako euzkarazko ikaslea.
Blog honen edukiei dagokionez, oso ondo dagoela esan beharra dut, blogean azaltzeko eskatzen ziren puntuak ondo azalduta baitituzte. Hainbat informazio iturri mota desberdin erabili dituzte (argazkiak, bideoak, elkarrizketak...). Gainera, musikaren ideia blogan sartzean asko gustatu zait.
ResponderEliminarIKT kopuru dagokionez, oso aberatsa iruditu zait eta materiala oso didaktikoa. Baita ere, beraiek garatutako bideoak aurkitzen dira eta hauek ere, eduki didaktikoa dute. Bestalde, ordena oso ondo dagoela esango nuke. Edukiak, atal ezberdinetan banandurik daude, eta horrela oso argi desberdintzen ditugu.
Taldekideen arteko kolaborazioa egon dela esango nuke, argazkietan eta bideoetan elkarrekin aurkitzen direlako. Hizkuntzari dagokionez, ondo dago, ortografia akatsik gabe.
Hau guztia ikusita, nire nota: 9
Kelen Ortuzar. Euskera 2
Bloga oso ondo antolatuta dagoela iruditu zait. Informazioari dagokionez, galderei erantzuten die eta atalei esker, hau da, informazioa ondo sailkatua egotean, norberak nahi duena aurkitzea ahalbidetzen dizu.
ResponderEliminarIKT-ei dagokienez, argazkiak, bideoak, elkarrizketa eta musika erabili dituzte. Argazkiak onak dira, eta informazioak esandakoa errazago ulertzeko aukera ematen dizkigute. Bideoa eta elkarrizketa ere oso lagungarriak dira. Musikaren kontua oso egokia iruditu zait, blogean barneratzea erraztu dit. Gainera, jarritako musika erabat aparta iruditu zait.
Kolaborazio lana izan dela argi dago, horren adibide gisa bideoa dugu. Edukiaren aldetik egokia da, galderei erantzuten die eta hizkuntzari dagokionez, akats nabarmenik ez dago, irakurmena guztiz erraza eta ulerkorra da, eta horrek erakargarri bilakatzen du.
Kalifikazioa: 9.25
Amaia Sustaeta, Euskarazko 2.taldea.
Blog hau osatu ahal izateko informazio iturri baliotsu eta desberdin asko erabili dituztela nabari da. Garatutako edukia galderak jarraitzen ditu, nahiz eta jokamoldearen egituran zehaztasun garrantzitsu batzuk falta direla sumatu. Gainera IKT desberdin ugari erabili dituzte modu oso egokian landuak.Honetaz gain, blogaren ordena egokia da eta behar duzun informazio errez aurkitu dezakezu. Talde kolaborazioa nabaria da lanean eta hizkuntzaren erabilera eta ortografiak akats txiki batzuk dituen arren oso lan ona dela uste dut.
ResponderEliminar8,9ko kalifikazioa jartzen diot lan honi
Martin Bautista jarduera fisikoaren eta kirolaren zientzien fakultateko euskarazko lehengo klasekoa
Lehenik eta behin esan beharra dago blog honen elaborazioak zailtasun handiago bat dakarrela, gaur egun pilotalekurik aurkitzen ez delako. Blog hau oso ondo osatua dagoela iruditu zait, edukiei dagokionez galderei guztiz erantzuten die, azalpen onak eta anekdota desberdinak gehituz, hauek guztietan ondo sakonduz. IKT desberdin asko erabili dituzte blogean, nire ustez didaktikoagoa bihurtuz. Taldeko lana izan dela argi uzten blogean azaltzen diren argazkiekin, eta taldekide guztiak instalazioan egon direla erraz ikusten da. Honez gain, informazio-iturri desberdin asko erabili dituzte, bai artikuluetatik hartutakoa edo pilotako web orrialde desberdinetatik hartutakoa. Hizkuntzarekin ez dut inolako zailtasunik eduki, ortografia paregabea iruditu zait, inolako akatsik gabekoa. Hobetu beharreko bakarra pilotalekuaren irisgarritasunaren azalpena izango litzateke, honi buruz gehiago sakonduz.
ResponderEliminarBeraz, nire kalifikazioa 9,8koa izango da.
LEIRE BERZOSA: EHU-ko 1.mailako euskarazko taldea
1. Ebaluazio irizpideetan agertzen diren alderdi ezberdinak ebaluatu:
ResponderEliminar1.1. Informazio iturri motak eta kopurua: ONGI
1.2. Edukiek galderari erantzuten dioten: ONGI
1.3. IKT kopurua eta motak: ONGI
1.4. Informazioa aurkitzeko erraztasuna (ordenatutako bloga) ONGI
1.5. Kolaborazio lana ONGI
1.6. Hizkuntzaren aberastasuna, idatzia erakargarria eta bateratua den NAHIKO
1.7. Ortografia akatsak ONGI
2. Blogaren edukia.
2.1. Jokamoldearen egitura zehaztu
a. Joko mota. Zuzena edo ez zuzena. ONGI
b. Duelu edo norgehiagoka mota. Adibidez, 1:1 (bat baten aurka edo buruz burukoa), 2:2, eta abar. ONGI
c. Instalazio mota eta beronen ezaugarriak. NAHIKO ONGI
d. Materiala eta pilotarekiko erlazioa. Jokamoldean erabili ohi diren pilota mota eta erreminta/k (erremintak Euskal Pilotan bakarrik). Zehaztu nola erlazionatu ohi diren pilotariak pilotarekin (jo egiten dute, jaso/jaurti, irristatuz bidali edo atxiki ). ONGI
e. Sakea (Valentziarren kasuan, sakea edo Ferida) eta errestoa. Nondik (sakearen lehenengo botearen edo ez badago, pilotariaren kokapenaren distantzia eta azpi-eremua zehaztu) eta nora sakatu ohi da (distantzia eta sakeko azpi-espazioaren kokapena). ONGI
f. Tantoa irabazi eta galtzeko moduak zehaztu. Nola lortu ohi da tantoa egitea (aukera guztiak zehaztu) eta nola galdu ohi da tantoa (aukera guztiak zehaztu). ONGI
g. Zehaztu marra(arraia, xixa, ratlla) bezalako egoera bereziak ba al dauden, noiz egin ohi diren eta nola jokatzen diren, baita jokoan duten eragina ere. zehaztuz. EZ DU ZEHAZTEN
h. Markagailu mugatua. Zehaztu zenbatera jokatu ohi den. Frontenisa bezalako egoera berezien kasuan, zehaztu markagailu sistema.
2.2. Joko ekintza deskribatu
i. Zehaztu normalean nork sakatzen duen (sakea, ferida, traure). NAHIKO
j. Sake-errestoan, sakatzaileen eta errestokoen ohiko kokapena zehaztu. NAHIKO
k. Jokamoldeko kolperik ezagunenak eta erabilienak zehaztu. ONGI
l. Jokaldirik ohikoenak zehaztu (pilotaren norabidea), hots, sakean, errestoan eta elkartrukeko egoeretan ezberdinduz. NAHIKO
2.3. Joko-testuingurua deskribatu
m. Parte hartzaile mota. Sexua, adina, pilotari moduan duen esperientzia… ONGI
n. Instalazioaren kokapena eta irisgarritasuna. Zehaztu bere kokagune zehatza (herri erdian, udaletxean, elizan, aparte mendian dagoen auzo batean…), ezintasuna duten eta ez duten pertsonentzako irisgarritasun mota deskribatu. ONGI
o. Zehaztu noiz jokatu ohi den instalazio honetan (goizez, arratsaldez, asteburuetan, herriko festetan…) eta noiz ezin den jokatu (goizez, arratsaldez, meza garaian, udaletxeko zerbitzuak herritarrentzat zabalik daudenean…). Deskribatu eguraldiak (euriak, hezetasunak, haizeak…) edo bestelako alderdiren batek jokatzeko aukerengan eragiten al duten. ONGI
KALIFIKAZIOA: 9 EARRA LANA NESKAK!!
EBALUATZAILEA: Aitor Alduntzin. EHUko Jarduera Fisikoen eta Zientzien Graduko ikaslea 1.E
Aurkezten zaigun blog hau asko gustatu zait. Benetan jorratutako bloga da, informazio iturri ugari azaltzen dira, hala nola elkarrizketa sakon bat. Gainera gaur egun existitzen ez den pilotaleku batez mintzo direnez, argazki zein bideoen erabilpena murriztua da, baina egin dituzten ahaleginak pilotalekua irudikatzeko nabariak dira. Akats ortografiko gutxi ikusten dira eta erabiltzen duten euskera egokia da, beraz blogaren egiturari behatuz, oso irisgarria dela esan dezaket. IKT-en erabilpena egokia da, gehien gustatu zaidana, musika izan da, beste blog guztietan falta den zerbait delako. Edukiaren aldetik(joko egitura, joko ekintza eta testuingurua) egokia da, galdera guztiei erantzuten diete eta esteka guztiak agertzen dituzte.
ResponderEliminarHortaz, nire nota 9,1 izango da.
ZORIONAK!!
Borja Fernandez EHU-ko 1.mailako euskarazko taldea
Lan ederra! Ebaluazio irizpideekin hasi baino lehen, esan beharra daukat blog hau oso ondo lortua, landuta dagoela. Informazio iturriei dagokionez, iturri ezberdinak eta ugariak erabili dituzte. Edukiei buruz esan dezaket, oso ondo antolatuta dagoela eta galdera guztiei erantzuten die argitasun handiz. Gainera pilotalekuaren irudiak oso lagungarriak dira. Begi bistan dago IKT desberdinak erabili dituzte. Nabaria da, IKT horiek beraien zailtasuna izan dutela egiterakoan. Igotako informazioaren arabera, ikusten da taldeko lana izan dela. Hizkuntza eta ortografia bikaina iruditu zait, detaile guztiak oso ondo zainduta. Azkenik aipatuko nuke, gaur egun pilotalekua existitu ez arren, oso ondo moldatu direla informazioa biltzeko. Musikaren ideia oso gustukoa izan dut.
ResponderEliminarKAILIFIKAZIOA:9,5
Beñat Ezkerra Zudaire, EHUko euskarazko ikaslea
Lan hau goitik behera irakurriz bikaina dela iruditu zait! Ebaluazio irizpidei jarraituz informazio iturri ezberdinak erabili dituztela argi dago. Edukiei buruz hitz egitean antolamendua oso argia eta zuzena da. Arlo bakoitza lehiatila baten ezarri dute eta informazioa ona eta zehatza da. Gainera hainbat IKT erabili dituzte. Tekonologia arloan bideo polit eta egoki bat txertatu dute. Bertan lanaren partaideak ikusten dira, hori dela eta, talde-lan on bat egin dutela argi dago.
ResponderEliminarHizkuntza eta ortografia bikaina eta aberatsa da.
Azken esan beharra dago musika blogean sartzea originala dala. Irakurlearen arreta irabazten du eta honi esker bloga gogo handiz irakurtzen dugu.
Lan hau oso ondo landua eta bikaina da! Zorionak talde!
NIRE NOTA: 9,25
MIKEL LEGARRETA ZAMALLOA, Ehu-ko euskara 2 taldea
Este comentario ha sido eliminado por el autor.
ResponderEliminarBlog hau oso interesgarria da eta oso txukun dago jarrita guztia. Iturri ezberdinetatik hartu dutela informazioa ikusten da eta honek asko lagundu die blogari osotasuna emateko. Informazioaren antolamenduen atalak ondo daude bereizirik, guztia bere lekuan dagoela iruditzen zait.
ResponderEliminarIKTei buruz esan behar dut oso argazki polita iruditu zaidala Luis Telleriak egindakoa. Argazkiren bat gehiago jarriko nuke testuarekin ulerterrazagoa egiteko eta baita ere beste bideotxoren bat. Bukaerako bideoko elkarrizketa interesgarria da, baina pena bat da ez entzutea hain ondo.Horrez gain, blogak duen musika ikaragarri gustatu zait ez bainuen espero inondik inora hau egin ahal zenik.
Euskara aberatsa ibili dute blog hau egiteko. Ortografia akatsen bat dute baina ohikoa da hainbeste idatzi ondoren. Baita ere adierazi behar dut talde lan ikaragarri bat egin dutela atzetik nabari da eta honek poztasuna ematen du hau baita bultzatzen zena lan hau egiteko, guztien parte hartzea.
Bukatzeko Txirria pilotalekuari jartzen diodan kalifikazioa 9,5ekoa da.
Iñaki Iparraguirre Gutierrez, Euskarazko 2.taldea
Hasteko egin duzuen lanagakit zoriondu nahi dizuet. Oso lan ona egin duzue, zaila da ez dagoen zerbait azaltzea. Oso nostalgikoa iruditu zait eta nire ustez lan berezia izan da.
ResponderEliminarEbaluazio irizpideak kontuan hartuta bikaineko bloga izan da. IKT ezberdinak erabili dituzue, gainera baliagarriak diren programak erabili dituzue frontoia nola den azaltzeko. Hori lana interesatu zaizuela esan nahi du. Bloga ordenatuta dago, talde lana izan dela nabari da eta hizkuntza aldetik oso ondo dago idatzia.
Jokamoldearen azalpena kontuan harturik oso ondo egina dago, baina araudiko zenbait atal zehaztea falta zaizue. Kritika moduan azalpen asko dagoela esan dezaket, baina hau normala da irudiak eza daudenez hitzezko lengoaia beharrezkoa da. Erronka modura jarrita bloga hobetzeko, baliabide tekniko berriak bilatzea jokamoldearen joko ekintzak grafikoki hobeto azaltzeko, esate baterako irudi interaktiboak pilotaren norabidearekin berezitasun bakoitzeko edo horrelako zerbait, konkretuki espaziorekiko harremana hobeto azaltzeko.
Baina dudarik gabe oso lan ona izan da eta egiteko zaila. Horregatik jarriko dizuet 9 bat.
Aitor Pinedo Jauregi (2.E Euskara)
Erdaraz esaten den moduan “entra por los ojos”. Blog honen aurkezpena perfektua da, oso erakargarria irakurtzen hasteko.Honetaz gain oso landuta dagoela ikusten da.Argazkiaren aukeraketa musika.. beste blog-engandik bereizten dela uste dut.
ResponderEliminarInformazio iturri dagokionez uste dut ugariak direla eta fidagarriak gainera.IKT-ak ere desberdinak dira eta didaktikoak. Gainera argazkietan ikusten den moduan talde lana egon dela argi dago.
Amaitzeko hizkuntza aldetik nahiko aberatsa dela eta dana ondo antolatua dagoela uste dut.
Ematen dion nota honako hau da:9
Juan zabala
Lehenik eta behin esan beharra dago, pilotaleku honi buruzko bloga egiteak zailtasun handiago bat dauka: pilotaleku berezi hau ez dela existitzen eta esan didate beraiek egin dute programa batekin pilotalekuaren egitura, beraz lan dezente izan dute egiten.
ResponderEliminarEbaluazio irizpideei dagokionez, Bloga oso ondo antolatuta dauela ikusten da. Blogeko atalak aztertuz, ikusi daiteke beharrezko atalak jarri dituztela eta horrela ikusi nahi dugun informazioa erraz aurkitu daikegu.
IKT iturri asko erabili dituzte, bideoak, pilotalekua eratzeko programa eta aipagarriena musika entzuteko aukera izatea.
Kooperazioan eta talde lanean jardun dutela ikusten da, informazio mordoxka dago eta ez daude akatsik. Beraz, nire puntuazioa 9,75 da
LAN IKARAGARRIE NESKAK!! ZORIONAAKKK!!
Ebaluazio irizpideak jarraituz, momentuz ikusi dudan blogik onena da hau. Ongi egituratua dagoen blog bat ikus dezakegu, atal bakoitza ondo sailkatua dago eta modu erraz batean aurki dezakegu sailak. Informazioari dagokionez, ugaria eta aberatsa dela esan dezakaegu, eta honetarako hainbat baliabide erabili dituzte (asko mugitu direlaren antza du). Talde lana izan delaren aztarna garbiak daude adibidez, bideoa. IKT aren inguruan, ezberdinak aurki ditzazkegu, adibidez: Argazkiak, mapa, bideoa, musika.. Ortografiaren inguruan zuzena dela esan dezakegu eta ez dago inolako zailtasunik ulertzeko. Nire nota: 9,8 da. Zorionak neskak egindako lanarengatik!
ResponderEliminarAnder De Miguel, Euskara 1. taldea
Lehenengo gauza esan behar dudana da interesgarria eta niretzako informazio berria izan dela da, nor esango luke Hernanin tilosen atzean beste horrelako frontoi bat egon zenik? Orain zerbait gehoiago dakit! Gainera ausarta ere bada bere garaian egon zen frontoi baten inguruko bloga egitea, informazio bilatzeko horrek suposa dezakeen zailtasunarekin, beraz zorionak!
ResponderEliminarEbaluazio irizpideak jarraituz ikusten da informazio iturri bat baiono gehiago erabili duzuela, elkarrizketa eta frontoia nolakoa zen azaltzen duten argazki bikainekin. Galderari erantzun zaio osotasunean. Blogaren aurkezpenari dagokionez zeresanik ez, oso ona da, antolatua eta musikaren ikutuak beste blogetatik bereiztea egiten du. Hizkuntzaren eta azalpenen aldetik, piska bat hobetu zitekeela uste dut, eta azalpenen bat gehiago ere falta dela, baina orokorrean ongi dago idatzia.
Honengatik nire nota 9koa da.
Leire Rodrigez Oñatibia, euskarako 1. taldea
informazio eta irudiak lortzeko zailtasun handiena duen frontoia aukeratu dute, eta gainera lana oso oso ongi eraman dute aurrera; izan ere, irudi eta bideo batean frontoia irudikatu digute, horrela, guk ere nolakoa zen jakitera iritsi gara.
ResponderEliminarITK asko erabili dituzte, bideoak, audioa edo elkarrizketa, argazki eta marrazkiak... Atal bakoitzean agertzen den informazioa ongi antolatuta dago eta erabilitako hizkera ulergarria da. Gainera, beste blogetan ikusi ez den ezaugarri bat ipini diote blog honi, erakargarriagoa egiten duena, musika hain zuzen. Irakurketa lasaia eta erraza egiten da horrela.
Elkarrizketan batez ere, talde lana dagoela nabaritzen da, eta informazioari dagokionez, ezin da ukatu oso lan ona egin dutela.
Nire nota 9,25 da.
Garbiñe Lozano Real , euskarako 2.talde.
Ebaluazio irizpideetan oinarriturik, blog honi buruzko nire iritzia honako hau da. Informazio iturri mota eta kopuruei buruz esan beharra dago nahikoa informazio iturri azaltzen dira irakasleak esakatutakoak hain zuzen ere eta gainera oso eskuragarri azaltzen zaizkigu blogaren esteketan, hau da, erraza egiten da ikasi edo irakurri nahi dudana aurkitzea (joko ekintza, egitura, eta abar). Gainera aipatu, frontoi hau jadanik ez dagoela eta hala ere, honi buruzko informazio dexente ateratzeko kapazak izan dira. IKT ei dagokionez, asko erabili ditzutela ikus daiteke (bideoak, argazkiak...) eta horietako argazki eta bideotan ikus daiteke taldekideen arteko kolaborazio lan bat egon dela, Hernanin ateratako argazkietan laurak azaltzen baitira. Honez gain, hizkuntz aberastasuna aipatu beharra dago, erraz ulertzen baitira edukiak, eta gainera galderei zuzenki erantzuten dizkie ortografia akats nabaririk gabe. Azken aipamen bat gaineratuko nuke, bloga ireki eta musika entzuteak blog a erakargarriagoa izaten laguntzen du, beraz, nire kalifikazioa 9,25 ekoa da egindako lan guztiarengatik. ZORIONAAKKK!!
ResponderEliminarAne Etxezarreta, euskera 1.taldea.
Blog hau aukeratzea mesedagarria izan da niretzat, hau da, lagundu dit
ResponderEliminarbenetan blog ona nolakoa den ikusten eta aldi berean, beste batean nirea propio hobetzeko balio izan du. Blog honetan ez ditut akatsik aurkitu; nire ustez, blog oso ongi dago atal guztietatik.
Batetik, antolamendua oso egokia izan da, kutxuna eta oso garbi adierazita. IKT-ren erabilera nabarmenetzen da, bideoak, argazkiak eta fondoko musikaren erabileraz. Azken hau aipatu behar dut, berezitasuna eman baitio blogari.
Edukiei dagokienez, ez da ezer falta eta oso ongi azalduta daude, beraz, edonork uler dezan (euskara erraza eta orotografia akatsik gabe). Informazio iturrietan sartuta, nabaria da hiru erabili dituztela ( elkarrizketak, liburuak eta web orriak). Gainera, bloga lan taldea izan dela, bideoan partehartzaileak agertzen direlako.
Bloga osotasuenean eginda dago eta nire ustez, oso miresgarria da honetako lana aurkitzea
Nota: 9 . Nire nota: 9 Zorionak!!
Lehenik eta behin esan beharra dago blog hau oso txukun, garbi eta informaizo zehatza erakusten duela. Blog honetan edozeinek aurkitu dezake nahi duen informzioa esteken bitartez. sarrera egoki bat egin dzuela iruditze zait historia pixkat sartuz eta kokapenaz hitz eginez.
ResponderEliminarLehen esan bezala informazio zehatza da, lan hau egiteko mugitu zaretela ikusten da, orain dela urte asko desagertu den instalzio bati buruz informazioa lortzea ez delako errexa. baina elkarrizketei garrantzia handia eman beha diet oso ineresgariak iruditu zaizkidalako informazio betezeko eta honetaz gehiago jakiteko.
erabili dituzuen teknologiak ere egokiak izan dira, zerbait desberdin egiten zailatu zarete bideo baten onorioz.
Akatsik gabeko gloga da bai ortografía eta gramatika aldetik .
lan bikaina egin duze ZORIONAK!
NOTA: 9´4
Lehenik eta behin esan beharra dago blog hau oso txukun, garbi eta informaizo zehatza erakusten duela. Blog honetan edozeinek aurkitu dezake nahi duen informzioa esteken bitartez. sarrera egoki bat egin dzuela iruditze zait historia pixkat sartuz eta kokapenaz hitz eginez.
ResponderEliminarLehen esan bezala informazio zehatza da, lan hau egiteko mugitu zaretela ikusten da, orain dela urte asko desagertu den instalzio bati buruz informazioa lortzea ez delako errexa. baina elkarrizketei garrantzia handia eman beha diet oso ineresgariak iruditu zaizkidalako informazio betezeko eta honetaz gehiago jakiteko.
erabili dituzuen teknologiak ere egokiak izan dira, zerbait desberdin egiten zailatu zarete bideo baten onorioz.
Akatsik gabeko gloga da bai ortografía eta gramatika aldetik .
lan bikaina egin duzue ZORIONAK!
NOTA: 9´4
Izar Bedia, 1.maila euskarazko 1taldekoa
Sartu eta lehenengo gauza lau teilatu entzuten hastea, anuntzio bat izateko onegia kanta. Lehenengo inpresioa iadanik izugarri ona. Gainera, ondoren blogean ikus daiteken bezala, existiten ez den frontoi bat izateko, teknologiaz izugarri baliatu dira, zer esanik ez, frontoia 3d n azaltzea. Arkitekturako ikasleak dirudite alde hortatik Ivefekoak baino. Eta horretaz gain, informazio kopuru egokia dagoela ikus daiteke eta gainera akatsik gabe. Gauzak aurkitzeko ere, ezin errazagoa da blog honetan, eta beraz, informazioa segituan aurkitzen duzu. Eta talde lana ere nabari da bideoan batez ere. Oso ideia ona gizon hari eginiko elkarrizketa eta are hobeagoa subtituloak ezartzea, izan ere ez baita oso ondo entzuten zoritxarrez. Eta frontoiaren elekzioak harritu nau gehien. Aspaldi desagertutako frontoi baten berri ematea miresgarria iruditzen zait, izan ere denok jakin dezakegu zer dagoen orain eta nolakoak diren orain dauden frontoiak, baina inork gutxik daki nolakoak ziren lehen frontoiak, eta non zeuden.
ResponderEliminarBesterik gabe, ZORIONAK talde osoari, eta hobe genuke besteok zerbait kopiatuko bagenie...
Kalifikazioa: 10
Xabier San Sebastian Lasa, EHU-ko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako fakultateko ikaslea, 1.mailako 2 Euskara taldea.
Hasteko erabili dituzten informazio iturriak aztertuko ditut, izan ere, elkarrizketa bat egiten diote Daniel Karrerari, pilotalekuaren margoketak aurkitu dituzte irakurleari frontoiaren irudikapena egiteko eta interneten ere aritu dira bila, beraz oso ondo.
ResponderEliminarLandutako edukiek galderei erantzuten diete eta erabilitako IKT kopurua oso aproposa izan da, grafiko, irudi eta bideoak sartuz gaur egun ez dagoen pilotaleku bati buruz, horrek lana asko zailduz.
Informazioa ondo sailkatua dago, irakurleak erraz aurki dezan nahi duena baina joko ekintzen sailean, txapelketei buruz aritzen da gehien bat beraz hor ikusten dut blog honi aurki dakiokeen akats bakarretarikoa.
Bestalde, kolaborazio lana izan dela ikusi daiteke amaierako bideoan taldeko 4 kideak agertzen direlarik elkarrizketa egiten.
Ortografia akatsik ez dut ia aurkitu blog honetan eta erabilitako hizkuntza aberatsa iruditu zait ere.
Bukatzeko, jokoaren testu ingurua, joko ekintza eta egitura azaltzerako unean hutsune batzuk zeudela iruditu zait, nondik sakatzen zen edo jokaldi bereziak zeintzuk ziren adibidez.
Kalifikazioa: 9
Xanti Hidalgo Gereñu, 1.maialko 2E taldeko ikaslea.
Blog honen azterketarekin hasteko erabili duten teknologia berrien erabilpena aipatuko dut, hauen bidez blogari itxura paregabea eta ordenatua emateko. Informazio pila agertzen da, baina informazio guzti hori ulertzea erraz izango da blogaren txukuntasunagatik. Bideo eta argazkiak konbinatu dituzte textuekin hauen ulerkera errazteko eta testuinguru, jokamolde eta pilotalekuaren deskribapen zehatzagoa egiteko. Talde lana izan dela argi dago bideoan 4 kideak agertzen direlako. Bukatzeko, blogaren grabitasun ortografiko eta gramatikala txalotu behar da.
ResponderEliminarKonklusioan, lan izugarri ona.
Kalifikazioa: 9,5
Andoni Hernandez, 1. mailako 2E taldeko ikaslea