TESTUINGURUA


Ver mapa más grande
1918an hasi omen zen jokoa txirrian, Hernaniko herrian hain zuzen ere.
“Veterano” batzuk diotenez, 1918 urte inguruan hasi zen pilota jokoa txirrian, baina 1923 arte ez zen txapelketarik ospatu. Ramon Zumalakarregi eta Fernando Zubiria izan ziren lehenengo txapeldunak. Azken hau Errealeko jokalaria ere izan omen zen 1927 urtearen inguruan.
Dirua ere ikusten zen ordurako. Batzuk 250 pezetaraino ere jokatzen omen zituzten. Dirutza ederra garai hartarako.

Izen batzuk esateko: Zugasti, Galdeano, Zubillaga anaiak Erdozia anaiak,Julio Avalos…
Hauen ondotik: Joakin Gomez, Juanito Apaolaza, Jesus Azurmendi…

Nahiz eta beste batzuk ere ibili txirrian, hauek omen ziren, besteak beste, espezialistak. Hauen arteko partidetan tanto batzuk ematen omen zizkieten espezialistak ez zirenei bentaja moduan edo maila pixka bat berdintze arren. Beste batzuetan bikotea, zapi batez, esku edo hanka bana lotuta edo derreves ibiltzen ziren ikusleen gozamenerako.

 1936ko finala
1936 urteko finalean Joakin Gomez, Jose Ormazabal, Juanito Apaolaza eta Damaso Uria aritu ziren historia egin zuen partida batean. Izan ere, udaltzainek etorri behar izan zuten eta hurrengo egunerako utzi behar izen zen gaua gainera etorri zitzaielako. Azkenean, hurrengo egunean, Gomez eta Ormazabal atera ziren txapeldun.

Txirriak, historian zehar izan duen ohorezko koadroa ezin badugu eman ere, ezagutzen ditugu lehenengo urteko finalisten izenak, baita 36koak ere eta azken urtekoak, hau da, 46koak.
 Hau izan da Hernanin,garai batean, izena eta ospea izan zuen txirriaren istorioa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario