BIDEOA


 
Blog honetan ikus dezakezuen informazioa honako lekuetatik lortu dugu:
- Internetetik (Hernaniko Kronika / EUSKOMEDIA/ Hernaniko Kronika )
- Euskal Kirolak aldizkaritik (Txirri frontoia Luis Telleriak egina, 12. orrialdetik 14. orrialdera)
- Juan Mari Jalon-en hitzak
- Andoni eta Martin Zugasti Eguren-ek idatzitako liburu batetik (97. orrialdetik 99. orrialdera)

Erabilitako programak
- SketchUp
- Windows Movie Maker
- Photoscape

ESKERRIKASKO GURE BLOGA BISITATZEAGATIK!

EGILEAK:
- Miren Goikoetxea
- Silvia Garcia
- Monica Garcia
- Amaia Ganboa




8 comentarios:

  1. Lan oso ona iruditu zait orokorrean. Aspektu guztiak oso ondo sakonduta daude eta informazio iturriak fidagarriak dirudite. Gainera informazioa oso ondo garatuta dago, eta zeharo erraza da bilatzen ari zaren datua bilatzea bloggan zehar.
    Gainera IKT-ren erabilera oso ona da, nahiz eta audioa oso txarra izan azkeneko bideoan; konpentsatzea lortu duzue subtituluen erabilerarekin. Horretaz aparte, bibliografia oso ondo antolatuta dago, jarri baitituzue erabilitako programak eta guzti.
    Faltan bota den aspektu bakarra taldekide guztien argazki bat edo horrelakoren bat izan da, edo gutxienez bideoan guztiak agertzea.
    Halan eta guztiz ere oso lan ona izan da, aspektu txiki horiek kenduta.

    Kalifikazioa: 9

    Luken Hernandez Perez, EHU-ko Jarduera fisiko eta kirol zientzietako 1.mailako, euskerako taldeko ikaslea.

    ResponderEliminar
  2. Jada ebaluatu dodaz lau blog beraz ez dot hau ebaluatuko, halan da be asko guztatu jatala zuen bloga esan barik enoa hemetik. Lan polita!

    ResponderEliminar
  3. Kriston lana da. Nahiko polita eta oso ondo egituratua.
    Informazio-iturri ezberdinak erabili dituzte bibliografia ikusi daitekeen bezalaxe, eta informazio kopurua eta kalitatea oso egokia da. Bi IKT baino gehiago erabili dituzte: bideoa, argazkiak, elkarrizketa... Gainera, erabilitako programak aipatu izanak, IKT hoien atzetik lan handia dagoela adierazten digu.
    Bloga oso ondo egituratuta dago, modu argi eta zehatz batean. Ortografia aldetik, ez dago akats askorik eta lexiko aproposa erabiltzen dute une oro.
    Azkenik, esan beharra daukat musikaren gauzak puntu ona ematen diola blogari!
    Nire kalifikazioa: 9'5.

    Myriam Pereda García - 2E

    ResponderEliminar
  4. Lehenik eta behin, blog txukun eta polit bat iruditzen zaidala esan nahi dut.Ebaluazio irizpideak aztertu ondoren, ondorengoa esan dezaket: informazio iturriak ugariak dira eta edukiak osotasunean erantzuten diete proposaturiko galderei. Elkarrizketa, ikusi ditudan hoberenetarikoa dela esango nuke, asko gustatu zait. Erabiitako IKT kantitateari dagokionez, haibat erabili dituzte eta hauen blogaren itxura nabarmen aldatzen dute. Besteetan ikusi ez dudan IKT bat agertzen da, grafikoa halegia. Oso ideia ona eta originala iruditu zait grafikoa jartzea, argi ikusten delako antzinako pilotalekuaren forma. Informazioaren antolaketari dagokionez, antolaketa egokia da eta informazio erraz aurki daikete. Hizkuntzaren erabilera zuzena da eta ez dira akats ortografiko izugarririk ikusten. Musika automatikoaren ideia ere gustatu zait.
    Orokorrean oso ondo dago bloga, eta bideoak argi erakusten du talde lana egin dutela.
    Besterik gabe, nik ezarritako nota 9-koa da. LAN EDERRA NESKAK!!
    Iker Cocho Pérez, EHUko ikaslea Jarduera Fisikoa eta Kirolaren Zientzietako fakultatean, Euskera 1E

    ResponderEliminar
  5. Hasteko, oso ondo antolatuta dagoen bloga dela esan beharra daukat. Estekak erabiliz informazioa txukun eta modu ulergarri batean jarri dute. Ortografia akatsei dagokionez, baten bat badago baina ulermena zailtzen ez dutenez, gainetik pasa daitekeen akatsak direla uste dut.
    Erabilitako informazio iturriei dagokionez, ugariak dira. Aldi berean oso elkarrizketa ona egin dute neska laukote honek. Momentuz ikusi dudan onena. Horregaitik zorionak neskak!!!!
    Bestetik erabilitako ikt-ak egokiak eta guztiz aproposak iruditzen zaizkit. Eta musika automatikoaren ideia ikaragarria da neskak!!!!! Asko gustatu zait!!
    Beraz, esandakoa kontuan izanik, nire nota:9,3
    Javier Goitia Omaetxebarria EHU-ko 1.E-ko ikaslea.

    ResponderEliminar
  6. Lehinik eta behin bideo erakargarriagoa egin ahal zela uste dut eta informazioa larregi ikusi dut lehiaketetan baina agian frontoia desagertu izana lehiaketei buruz hitz egitea interesantea ikusten dut. Informazio iturri asko erabili dute zuten sailtasunak alde batera utziz. Edukien galderei erantzuten diote eta IKT an inguruan lan handia egon dela uste dut.Kolaborazio lana ikusi dut eta ortografia akats oso gutxi daude.Hizkuntzaren aberastasuna ikusi daiteke.Blogaren eduki guztiak aipatzen dira.
    Beste alde batetik, agian niri bakarrik gertatu zait baina lehenengo abestiaren lasaitasuna bigarrenean galdu dut. Hori ez zen baloratu behar horregaitik blog izugarria dela uste dut.
    9

    ResponderEliminar
  7. Ikusi ditudan blog guztietatik, hau onenetarikoa da zalantzarik Gabe. Oso ongi editatuta argazki askorekin, bideo batekin eta batez ere gehien gustatu zaidana abestia jartzea izan da. Honekin, bloga irakurtzea entretenigarriagoa izan da, eta gainera abesti ona aukeratu dute lasaitasuna ematen duelako irakurtzerako orduan. Hala ere, bideoan agertzen den elkarrizketaren zatia soinu eta irudi kalitate gutxikoa da eta horrek bideoari bitxitasuna kentzen dio, baina honekin guztiarekin nabarian geratzen da teknologia berriak erabili dituztela. Informazio iturri eskas erabili dituzte baina lana burutzeko nahikoak izan dira. Orokorrean eduki guztiak aipatu dituztela uste dut eta informazioa ondo azalduta eta egitaratuta dago.
    Azken nota: 9,9
    Julen Garcia Pedron 1.maila, 1.E

    ResponderEliminar
  8. Este comentario ha sido eliminado por el autor.

    ResponderEliminar