Herri pilotazalea izanda, frontoi ugari daude gure
herrian barrena, baina pilota partidu gehien bizi izan dituenetako bat dugu
Tilosetako frontoia. Honen aldamenean, gaur desagertua dagoen Txirri frontoiak
zuen tokia. Garai haiek bizi zituztenek, oroitzapen ederrak dituzte bi
frontoietan jokatutako partiduez, eta orduan ikusitako pilotariez. Historia
asko gordetzen dute eliza atzealdeko pareta zaharrek.
ELIZA atzealdeko Txirri izeneko frontoia berezia zen. Ohiko frontoiek ez dituzten txokoak zituen honek, eta frailea, tanborra, baxarria, txirria, koxka edo leihoa bezalako zirrikituek, frontoi entretenigarria bihurtzen zuten. Jokoa bizia izaten zen frontoi honetan, pilotak leku batean edo bestean jo, eta alde desberdinetara zuzentzen baitzen. Txikiteo izeneko modalitatea ere jokatzen zen bertan, eta tantoa galtzen zuenak, txikita (bost zentimoko baliokoa) bat eman behar zion irabazleari. Joko honen hasiera 1918.urtean kokatzen da, baina Txapelketak antolatzen beranduago hasi ziren, 1923an, hain zuzen. Bikotekako Txapelketa hauen finala San Joanetako festetan ospatzen zen, eta lehenengo txapeldunak Zumalakarregi eta Zubiria izan ziren. Txirrian 1946an jokatu zen azken txapelketa, eta azkenekoan, Urruzola eta Zugastik irabazi zuten finala.
ELIZA atzealdeko Txirri izeneko frontoia berezia zen. Ohiko frontoiek ez dituzten txokoak zituen honek, eta frailea, tanborra, baxarria, txirria, koxka edo leihoa bezalako zirrikituek, frontoi entretenigarria bihurtzen zuten. Jokoa bizia izaten zen frontoi honetan, pilotak leku batean edo bestean jo, eta alde desberdinetara zuzentzen baitzen. Txikiteo izeneko modalitatea ere jokatzen zen bertan, eta tantoa galtzen zuenak, txikita (bost zentimoko baliokoa) bat eman behar zion irabazleari. Joko honen hasiera 1918.urtean kokatzen da, baina Txapelketak antolatzen beranduago hasi ziren, 1923an, hain zuzen. Bikotekako Txapelketa hauen finala San Joanetako festetan ospatzen zen, eta lehenengo txapeldunak Zumalakarregi eta Zubiria izan ziren. Txirrian 1946an jokatu zen azken txapelketa, eta azkenekoan, Urruzola eta Zugastik irabazi zuten finala.
‘Torneo Interjuventudes Parroquiales’
Txirrian jokatzen ziren Txapelketen bukaerarekin,
ordea, beste Txapelketa garrantzitsu bati eman zitzaion hasiera. 1946an bertan,
Torneo Interjuventudes Parroquiales izena zuen Pelota Txapelketa jarri zen
martxan. Txapelketa hau probintzia mailakoa zen, parejetakoa, eta afizionatu
mailakoa. Antolatzailea, Hernaniko Luistarren Kongregazioa zen. Gure herriko
Torneo hau, Gipuzkoako lehena eta ospetsuena izan zen. Aurreneko Torneoak,
Luistarren Txapelketak, garrantzitsua izateaz aparte, bazuen ezaugarri berezi
bat: parte hartzen zuten pilotariei jartzen zitzaien baldintzetako bat
ezkongabea izatea zen, beraz, ezkondutako gizonak ezin ziren aurkeztu. Eta
bestalde, errepresentatzen zuten herriko Luistarra izatea eskatzen zitzaien
pilotariei. Udaberrian hasten zen Torneoa eta igandero partiduak jokatzen ibili
ondoren, finala ekainaren 21etik gertuen zegoen igandean jokatzen zen, egun hau
baita Luistarren patroiaren eguna. Finala ospatzen zen eguna, egun handia
izaten zen. Goizeko zazpietan ematen zitzaion hasiera, Kongregazioko meza
ospatuaz. Zortzietan, berriz, Diana izaten zen txistulariekin eta Musika
Bandarekin. Hamarretan Meza Nagusia izaten zen, eta eguerdiko hamabietan,
pilota partidu amistosoa jokatzen zen, normalean pilotari profesionalen artean.
Arratsalderako uzten zen Torneoko finaleko partidua, eta hau 17:00etan hasten
zen. Eguna bukatzeko, finalaren ondorengo sari banaketa eta gero, gaueko
hamarrak arte erromeriaz gozatzeko aukera izaten zen. Torneo honek zuen ospea
eta egun hartako programa zein zen jakinda, ez da harritzekoa Tilosetako
pasealekua jendez gainezka egotea. Izan ere, txapelketa honetan herri askotako
pilotari onenak biltzen ziren, adibidez: Zumaiako Etxabe Anaiak, Andoaingo
Usandizagatarrak, Zarauzko Lazkano eta Aristi, Hernaniko Karrera, Lujanbio, Salaberria
eta Ansa, edo Azkoitiako Atano X.a, batzuk aipatze arren. 1946. urtean hasitako
edizioak, Ezkerpareta izeneko frontoian jokatu baziren ere, baina 1951an ez zen
Txapelketarik jokatu, frontoia erori egin zelako. Orduan eraiki zen gaur egun
ezagutzen dugun frontoia.
Txapelketaren sistema
Txapelketa aurrera eramateko formula, hau izaten
zen: hasieran hamasei bikote izaten ziren, antolatzaileek osatzen zituztenak,
eta zozketaz osatutako eliminatoriazko partidu bat jokatzen zuten. Hortik
ateratzen ziren zortzi bikote irabazleekin, berriro zozketaren bidez, bi talde
osatzen ziren, bakoitza lau bikotekoa. Hauen artean semifinaletarako igoera
jokatzen zuten, denak denen kontra. Eta talde bakoitzeko bikote irabazleak
finalera pasatzen ziren. Finalera pasa ez, baina talde horietan zeudenen
artean, aldiz, 3. eta 4. postuak jokatzen ziren finaleko egun berean, baina
hauek eguerdiko 12:00etan.
Txapelketan aldaketak
Luistarren Pilota Torneoak izugarrizko ospea eta
oihartzuna izan zituela esan dugu, baina gainbehera ere ezagutu zuen. Arrazoi
desberdinengatik, pilotari askok Torneoan jokatzeari utzi zioten, batzuk
profesionaletara pasa zirelako, eta beste batzuk, berriz, ezkondu egin
zirelako, eta, beraz, arautegiaren arabera, ezin zutelako parte hartu. 1957an,
egoera makal hau ikusita, arautegia aldatzea erabaki zen. Ordutik aurrera,
ezkonduek ere parte hartu ahal izan zuten, eta Gipuzkoaz aparte, baita
Nafarroa, Bizkaia, Araba eta Errioxako pilotariek ere. Hau horrela, Tilosetako
frontoitik, orduko afizionatu mailako pilotari onenak pasa ziren: Retegi I.goa,
Nalda, Bengoetxea, Pierola, Ezponda, eta abar. Txapelketak irauten zuen
bitartean, igandero giro ederra izaten zen herrian, eta jende pila gerturatzen
zen Hernanira. Partiduak ikusteko garaian, ikusleentzako altura desberdinetako
bankuak jartzen zituzten antolatzaileek, hobeto ikusteko. Euria egiten zuen
egunetan, frontoian zerrautsa botatzen zuten, eta erratza pasa, frontoia
lehortu arte. Urtetako ospearen ondoren, zoritxarrez, Luistarren Pilota Torneoa
ahulduz joan zen, guztiz desagertu zen arte. Asko dira urte luze haietan pilota
txapelketa honen inguruan bizi izan ziren anekdotak, eta batzuk gogoratu
nahian, Daniel Karrerarekin hitz egin dugu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario