Esan dugun moduan, gaur egun ez dago aukerarik frontoi hau ikusteko edo bertan jokatzeko. Horretaz gain, argazkiak lortzea ere zaia egin zaigunez, guk bat diseinatzea erabaki dugu, nolako itxura izango lukeen ikus dezazuen.
Frontoi honetan eskuin hormaz aritzen ziren eta ez ezkerrekoaz, oraingoetan bezala. Gainera frontisa estua eta oso garaia zuen.
Oso frontoi txikia zen, gainera atzean kalea zuenez, pilota azkar galtzea erraza zen. Horrez gain, ikusleak partidak ikustera joaten zirenez, ahal zuten lekuan jarri behar zuten zerbait ikus zezaten.
Jokorik ikusgarriena, gainontzeko pilota jokoetan bezalaxe, aurreko koadroetan egiten zen. Hauetan basarri, horma txikia eta ezker horma izeneko txokoak izaten ziren. Azkeneko bi pareta hauetan egiten zuten bi pareta bezala ezagutzen duguna, baina pilota eskuin aldera atera beharrean, gaur eguneko frontoietan gertatzen den bezala, ezkerretara ateratzen zen, noski. Horma ez zen zuzena, hori dela eta, edozein tokitara atera zitekeen pilota, esan diguten moduan, oso zaia zen frontoi horretan jokatzea, eta askotan komeri handiak edukitzen zituzten.
Baziren bestalde, danbor, fraile, leiho eta txirri izenak pilota joko honetan. Azken hau adibidez, txirria, gune konkordun bat zen. Txoko honetan egiten zituzten pilotari trebeek beren dejadak pilota txirriaren kontra zegoen musika-kioskoan uzteko asmoarekin.
Aurrelariak jotzen zituen pilotakada guztiek norabide desberdinak hartzen zituen, eta atzelariak jokoaren ikuspegi bikaina izaten zuen. Eskubiko aldean ikus dezakegun lehioan ematean pilotak oso zaia izaten zen nola aterako zen pilota jakitea, eta kanporaka dagoen koxkak ere estuasu larriak pasaraztea eragiten zuen. Metro bateko altuera dauka, eta aurrelariek hor emango zuela uste zuen bakoitzean ziztu bizian joan behar zuten atzera atzelariari laguntzeko asmoz.
Este comentario ha sido eliminado por el autor.
ResponderEliminar