sábado, 2 de noviembre de 2013

SARRERA

1918 eta 1946 urte artean izan zen ezaguna txirria, eta gainera oso famatua egin zen denboraldi batzuetan. Txirriaren aurretik, plaza librea zegoen bertan, horregatik gaur egun ere ikus dezakegu botarria dagoela leku horretan.
Baina txirria gaur egun desagertua dago, izan ere ondoan zegoen Tilos frontoia 4 kuadro atzera eraman zuten, bideoan Juan Marik azaltzen digun moduan.

·Baina zer izan zen txirria? 


Txirria ez zen frontoi bat. Txirria elizaren atzeko hormez osaturiko lekua zen. Han ibiltzen ziren pilota jokoan oso modu zehatz eta ikusgarrian.
Trinketek edo frontoiek egitura jakin bat izan behar dute bertan txapelketa bat ospatu ahal izateko. Gainera hauek eraiki egiten dira. Txuriz jantzita jokatzen zuten pilotariek, eta esku pilota zen erabiltzen zuten material bakarra.
Izan ere, frontoi hau aspaldikoa denez, garai haietan ez ziren jokatzen pala, xistera edo antzerako tresnekin. Pilota oso goxoa zen, eta Garin-en erosten zuten, garai batean bizikleten tailerra zena, baina gaur egun taberna bat dena hain zuzen ere.  Oso frontoi bitxia zen Txirria, eta horregatik ez zuen inongo araurik. Hau da, sake eta errestoak nahi zituzten gunetik atera eta erantzuten zituzten. Partiduak banaka edo bikoteka jokatzen zituzten..
Jokalariez gain, ikusleentzat ere oso frontoi dibertigarria zen, beraz bertan biltzen ziren Hernaniar guztiak espektakulua ikusten, bai gazte eta zaharrak, eguzkipean.